XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALLAN - Duela bi aste.

LINDA - Hain hunkituta nago ze... ez dakit zer esan!...

(Berriz ere aulki jirakorrean esertzen da. Publikoari begiratzen dio eta jaikiz erdieskubitik doa. Allanek arraunari ekiten dio berriz eta segundu batzutara, argien biziagotasunaz batera, atzera etxeko livingean aurkitzen da).

ALLAN - Linda neska zoragarria da eta nere ustez Dickek ez du haintzakotzat hartzen. Lehengo gauean ezin izan nion ixildu. Lagunak gara eta bihotzetik hitz egin behar diot. Gauzak patsada handiagoz hartu behar ditu eta Linda xamurrago tratatu.

(Berriz ere argien aldaketa eta Dick erdi-eskubitik agertzen da).

DICK - (Besaulkia alderuntz, maletina mahaitxoaren gainean ipiniz). Hau gehiegi da! Oparia zeuk egiten diozu eta neri ahaztu egiten zait! Zergatik ez zenidan gogorarazi?

ALLAN - Zure emakumea da eta bazenekiela suposatu nuen.

DICK - (Bankuan dagoen telefonorantz). Honaino nago lanaz. (Keinu). Oraintxe erosi berri ditut Tenesseen 50 lursail eta erradiaktibitateak kutsatuta daude... izugarrizko deskalabroa! (Markatzen du).

ALLAN - Lindarekin aterako bazina, noizetik behin besterik ez balitz ere...

DICK - Bota duzu ederra oraingoan ere! Aurreko astean, gainera, diskotekara lagundu nizuen.